XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) gizonek agur esan zioten barreka eta eskukadak emanez.

Denek aldegin zutenean, jauregia itxi, orria puskatu eta lehen bere idazkariek lanegiten zuten gelara joan zen Alperrontzi erregea.

Mahaietako hautsari putz egin zion, papera eta luma hartu eta kartak idazten hasi zen:

Errege berri bat bilatzen da Alperlandiarako.

Erregetza nahi dutenei eskatzen zaie bihar goizean goiz Alperrontzi Boskarrena errege-ohiaren jauregira azal daitezela.

Askori idatzi zien: Blasius Blastadari. Fridolin Freskoari. Dagoberto Dagobertani. Alberto Alborakari. Bartolo Bartsuari. Karlos Karlotxari... eta beste asko eta askori.

Azken karta Alperlandiako biztanleei idatzi zien.

Bertan esaten zuen hurrengo egunean errege berri bat izango zutela eta denak jauregira etorri behar zutela hari ongietorri ematera.

Karta guztiak bukatu bezain laster, sartu ziren Gaudeo eta Pinpernela.

- Postara karta batzu eraman eta bidali behar dituzue, haurrok! esan zien Alperrontzik -.

Eta gero basora joan eta purpurazko nere mantua eta nere koroea ekarri behar dizkidazue, eta bidenabar ekarri behia ere!

- Ze asmo dituzu, aita? - jakin nahi izan